Ohi den moduan, ekainaren 28an ospatuko dute LGTBI+ Harrotasun Eguna, eta hori abiapuntu, oraingo astean zein hurrengoan hiru hitzordu antolatu dituzte Soraluzen Korner More elkarteak, Soraluzeko Udalak eta Emakumeen Topaguneak.
Jarlekuen margotzea
Gaur da hiru hitzorduen artean lehena. Teresa Castro Gutierrez, berak sortutako L.S.B. Ana Lesbiokomikia aurkeztera etorriko da, herriko antzokira. 19:00etan komikia aurkeztu ondoren, Plaza Berrira jo eta bertan komikia banatuko dute, doan.
Zapatuan, berriz, ibaiko paseoan (Iturburun) dauden jarlekuak LGTBI+ kolektiboaren banderaren koloreekin margotzeko topaketa antolatu dute. Hitzordua 12:00etan izango da, paseoan bertan.
Eta azkenik, ekainaren 28am, Harrotasunaren Egunean bertan, elkarretaratzea deitu dute, 19:30ean, Plaza Berrian.