Datorren astelehenean, manifestazioa

Ubane Madera 2018ko eka. 18a, 18:00

Herritarrak eguerdian, Plaza Berriko elkarretaratzean.

110 herritar baino gehiago elkartu dira gaur, astelehena, pentsio duinen aldeko pankartaren atzean, Plaza Berrian. Gogora ekarri dute datorren astelehenean manifestazioa egingo dutela, “ekarri lapikoak… zaratak ateratzeko gauzak”, eskatu dute. 12:00etan abiatuko da protesta ekitaldia, Kalebarrenetik.

Asteleheneko manifestazioaz aparte, uztailera begira ere jarri dira, oporrak hartu ala ez, zalantza horrekin. 

Eta aurrera egitea erabaki dute, proba modura: “Aitaita eta amamak umeak zaintzen ibili behar badira, eskatu nahi diegu haiek ere ekar ditzatela, azken batean euren etorkizuna ere hortxe dago”, adierazi dute elkarretaratzean. “Borroka barik ez dago ezer”, ere gehitu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.