Jaietako kartelik onenak

Ubane Madera 2018ko eka. 18a, 14:03
2018ko jaietako kartel lehiaketako irabazleak.

Jaietako kartel lehiaketan sei saridun izendatu (maila bakoitzeko hiruna) eta barikuan egin zuten sari banaketa. Erakusketa aretoa lepo zegoela egin zuten ekitaldia, eta txalo ugarirekin zoriondu zituzten saridunak bertaratutakoek. Kartel irabazlea (Ander Azkonarena) jaietako egitarauan ipiniko dute.

Hain justu ere, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan hiru sari banatu zituzten, eskolako irakasleek eta udal teknikariek osatutako epai-mahaiaren erabakiaren arabera. 

1- Uxue Esnaola

2- Latif Ur

3- Malen Ugalde

Hirugaren ziklokoak

Eta beste hiru sari banatu zituzten Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan:

1- Ander Azkona

2- Maria Hernandez

3- Alba Rico