Ikasturte amaierara arte segituko du Eskola Bideak

Erredakzioa 2018ko eka. 15a, 16:13

Eskola Bidea egin duen talde berdea gaur, barikua.

Datorren astean, ikasturteko azkenekoan ere segi egingo du Eskola Bidea egitasmoak. «Behin dinamikarekin hasita, eta ohiturak hartzen laguntzeko helburuarekin segitu egingo dugu», esan du Hezkuntza Batzordeko dinamizatzaile Andoni Iñurritegik. Geroago eta ume gehiago dabil, gainera parte hartzen.

Proba pilotuaren bigarren astea izan du oraingo hau Eskola Bidea ekimenak, eta egitasmoaren bultzatzaileak gustura daude emaitzarekin. «Poliki-poliki jendea hasi da batzen taldetxoetara, eta haien presentzia ere geroago eta nabariagoa da kalean. Horrek ere modu positiboan eragingo du», adierazi du Hezkuntza Batzordeko Andoni Iñurritegik. 

50 neska-mutiko

Hori datutara ekarrita, 50 bat dira lau taldetan banatuta, eskolarako bidea oinez egiten dabiltzanak, Haur Hezkuntzakoak zein Lehen Hezkuntzakoak. Kukumixoko hezitzaileek eta guraso boluntarioek lagunduta egiten dute eguneroko bidea, berriketan eta jolas artean.

Ondorioak aztergai

«Behin dinamikarekin hasita, eta ohiturak hartzen laguntzeko helburuarekin segitu egingo dugu», esan du Hezkuntza Batzordeko dinamizatzaileak.

Hori horrela, ikasturtea amaitu arte luzatuko dute proba pilotua, eta probatik ateratako ondorioak aztergai izango dituzte datorren ikasturtera begira.