Plaza Berriko iturria garbitzen

Ubane Madera 2018ko eka. 15a, 12:04
Udal langilea Plaza Berriko iturria garbitzen.

Plaza Berriko iturria garbitzen dihardute udal langileek. Paperez, kartoiez, kristalez eta bestelakoz zikin eta trabatuta zegoen, batez ere, albo bietako askak, eta herritar baten eskaria tarteko, hura garbitzen dabiltza.

Plaza Berriko iturriak albo bietan dituen asketan, eta erdiko hiru txorrotadun iturrian pilatutako paper eta bestelakoak kendu egin dituzte udal langileek. Horrez aparte, iturri inguruak ere garbitu dituzte, hazitako belarrak eta bestelakoak kenduz. 

Trabatuta eta zikin 

Soraluzeko Udaletik esplikatutakoaren arabera, “umeak ibiltzen dira han jolasean, eta gero bertan geratzen dira botatzen dituzte paperak eta kartoiak, iturriak zikinduz eta trabatuz, batez ere aska biak. Horrez aparte, Boliako balkoietan lagatzen dituzten edalontzietako batzuk jausi egiten dira, eta kristal pusketak ere egoten dira askan. Atzo herritar batek eskatu zuen iturria garbitzea eta horretan gabiltza”.