Dbus-en lehen autobus %100 elektriko artikulatua aurkeztu dute Donostian

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko eka. 15a, 21:00

Datozen egunetan zerbitzua ematen hasiko da Donostian lehen autobus %100 elektriko artikulatua, Irizar Taldeak fabrikatutako ie tram modeloa. 

Ibilgailua berritzailea da eta atzo goizean aurkeztu zen. 6 hilabetez egongo da Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean, benetako baldintzetan eta bidaiariekin nola funtzionatzen duen frogratzeko.

Proiektuaren aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Donostiako Alkate Eneko Goiak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek, Irizar Taldeko Zuzendari Nagusi Jose Manuel Orcasitasek eta Diputatu Nagusi Markel Olanok, iraunkortasunaren aldeko apustu sendoa eta iraunkortasunarekiko konpromisoa berretsita,
denek azpimarratu dute honen moduko proiektuekin hiria eta Gipuzkoa mugikortasun elektrikoaren munduko abangoardian kokatzen direla.

Autobus %100 elektriko artikuluaren ezaugarriak

Irizarren ie tram-a 18 metroko autobus bat da, ez du batere kutsatzailerik igortzen (0 igorpenak) eta isila da. Horrez gain, diseinu berritzailea dauka, estetika aerodinamiko erakargarria. Barruan, elementuen kokapenari esker errazago da ibiltzea, autobusaren bi zati nagusien artean leku gehiago baitago, eta argi gehiago, leihoak handiagoak direlako eta beheko aldean leihoak dituelako.

Ibilgailuak Dbuseko flotan ohikoak diren erosotasun eta segurtasuneko elementu guztiak ditu, hala nola erdiko atetik sartzeko arrapala teleskopikoa, gurpildun aulkietarako edo haur kotxeetarako erdialdean dituzten bi lekuak edo entretenimenduko edukiak edo zerbitzuari buruzko informazioa ematen duten autobus barruko pantailak. Autobusa Irizar Taldearen teknologiarekin fabrikatu da, eta beste nobedade azpimarragarri hauek ere baditu:

- Lau ate ditu autobus artikulatuek eduki ohi dituzten hiru ateak beharrean. Lehen atea sartzeko da eta beste hirurak ateratzeko.
- Autobusaren atzerako ispiluen ordez, kamerak ditu, ibilgailuaren kanpoaldea ikusteko.
- Autobusak argi gehiago dauka barrualdean, eta eserlekuak beste modu batean antolatuta daude.
- Barruko argiak led dira.
- Erdiko aldeko hauspoa zabalagoa eta argitsuagoa da.
- USB atakak eserleku guztietan daude.
- Litio ioizko bateriak ditu, potentzia dentsitate handikoak eta bizitza baliagarri luzekoak baitira.

Duela gutxi, autobusak 2018ko urteko autobusaren saria eta 2018ko Ibilgailu Industrial Ekologikoaren saria eskuratu ditu Espainian. Ildo horretan, komunikazio kanpaina bat diseinatu da, donostiarrek proiektuaren berri eduki dezaten eta kutsatzailerik eta zaratarik igortzen ez duen ibilgailuaren abantailak ezagutu ditzaten. Ibilgailuaren errotulazioan bertan, zein, 28 autobus linearen geltokietan, egongo da informazio hori ikusgai.