“Proba modura hasi gara. Terapia modura. Batzuendako oso gustuko lanak dira, ortua izan dutelako, edo etxean loreak izan dituztelako… Eta halakoekin lantzen da euren inplikazioa, egunero begiratu eta zaindu behar den zerbait delako; eta konpromisoa ere bada, norberak ardura daukalako landatutakoa zaintzeko. Hori guztia egoiliarrendako motibazioa da. Eta ikusten dutenean gero loreak edo landareak irteten direla, horrek poztasuna ematen die”, esplikatu du Laura Gartziak, Mesedeetako egoitzako animatzaileak abiatu berri duten terapia mota horri buruz.
Aktibo mantenu
“Orain probatzen gabiltza ea ortua ipintzeko leku aproposa den eta halako kontuak», adierazi du hark. «Eta ortua ipini baino lehen ere lanketa egin genuen gure artean: zer behar zegoen, zer landatu nahi zuten… horrek guztiak aktibo eta motibatuta egon daitezen laguntzen du”, gaineratu du.