Nire Lehen Kontzertua ekimenean 15 ikaslek parte hartu zuen, honako instrumentuekin: pianoak, flautak, klarineteak, saxofoia, trikitia, kitarra, baxu elektrikoa, eta bibolina. Domentx Uzin musika irakasleak kontatutakoaren arabera, “ilusio handiarekin” erakutsi zuten ikasturtean landutakoa bertaratu zirenen aurrean.
Diploma eskuratu duten ikasleei dagokienez, berriz, haiek goiko mailara pasatzeko aukera eskuratu dute. Aurten hiru ikaslek lortu dute diploma: bi pianok eta flauta batek.
Ikasturte amaierakoak
Maiatzean eta ekainean ekimen sorta ditu abiarazita Soraluzeko Musika Eskolak. Datorren ikasturteari begira dabiltza dagoeneko, matrikulazio kanpaina zabalik dute-eta ekainaren 22ra arte.
Horrez aparte, ikasturte amaierako kontzertua prestatzen ere badabiltza. Azken hori ekainaren 20an egingo dute, 18:30ean frontoian, han taula ipinita, aterpean. 50 ikasle pasak parte hartuko du, talde handietan kantuak interpretatuz.