95 soraluzetar Hondarribira, mendi taldearen eskutik

Ubane Madera 2018ko eka. 14a, 09:53

Neska-mutikoak eta gurasoak iazko asteburu-pasan. Argazkia: Fernan Oregi.

Zapatuan Estaziñotik irten eta Pasaia-Ama Guadalupe ibilbidea egingo dute asteburu-pasa Hondarribira doazen ia 100 soraluzetarrek; eta domekan, berriz, Ziburutik Hendaiara arteko ibilbidea egingo dute. Eta bien bitarteko gaua Hondarribiko Juan Sebastian Elkano aterpetxean pasatuko dute.

 

Estaziñotik 08:30ean abiatuko dira 95 soraluzetarrak Hondarribi ingurura, zapatuan. Baina ez dira zuzenean asteburua pasatuko duten aterpetxera joango, baizik eta iritsi eta berehala egingo dute astebururako pentsatutako lehen mendi irteera: Pasaia-Ama Guadalupe. “Menditik jaistean, eguraldi ona bada, hondartzara joango gara”, jakinarazi diete irteerara doazenei, horretarako beharrezko guztia eraman dezaten.

Zapatu arratsaldea, afal ordura arte, Hondarribin pasatuko dute, eta ondoren, Juan Sebastian Elkano aterpetxera joango dira, afaltzera eta lotara.

Iparraldera 

Eta hurrengo egunean, aterpetxean gosaldu ondoren, 10:00etan abiatuko dira Ziburutik Hendaiara bitarteko mendi ibilbidea egiteko. Domekan ere, eguraldia lagun bada, hondartzarako asmoarekin bueltatuko dira menditik eta 17:00etan irtengo dira Hondarribitik Soraluzera bueltatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.