2018/06/18 18:00etan
Datorren ekainaren 18an (astelehena), 18:00etan, Itxaropena Jubilatu Etxean, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramale eta Gobernantza eta Komunikazioko Diputatu Imanol Lasak eta Joseba Muxika foru zuzendariak 2019ko aurrekontu proposamena aurkeztuko dute. Ondoren, bertaratu diren erretiratuen ekarpenak, iradokizunak eta kexak jasoko dituzte. Parte-hartzea ahalik eta handiena izatea eskertuko genuke.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.