Barikuan banatuko dituzte kartel lehiaketako sariak

Ubane Madera 2018ko eka. 12a, 09:46

Herritarrak jaietako kartelak ikusten atzo, astelehena.

Atzo, astelehena, zabaldu zuten Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko neska-mutikoek 2018ko jaiak oinarri hartuta landutako kartelen erakusketa. Barikura arte izango dira ikusgai 126 marrazkiak. Eta barikuan sari banaketa ekitaldia egingo dute, 19:00etan. 

Hain zuzen ere, erakusketa egunero zabalduko dute, 19:00-20:30ak bitartean. 

Bestalde, marrazki lehiaketan parte hartu duten guztiek opariak jasoko dituzte, baina horrez aparte, sei sari ere banatuko dituzte eta kartel saridunak jaietako egitarauan argitaratuko dituzte. Sari banaketa barikuan egingo dute, 19:00etan erakusketa aretoan bertan. 

Sei sari

Hiru sari banatuko dituzte, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoendako:  

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria. 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari -txekea. 

Eta beste hiru 5. eta 6. mailakoendako: 

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txekea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.