Gaur protestan egon diren herritarren artean izan da, astelehenero moduan, Patricia Borinaga zinegotzi sozialista. Bada, Espainiako gobernua orain alderdi sozialistak osatzen duela kontuan hartuta, pentsioen etorkizunari buruz galdera egin, eta Borinagak pentsioen etorkizunarekiko itxaropenarekin erantzun du.
"Lehentasunezkoak"
Hain justu ere, Patricia Borinagak azpimarratu du Magdalena Valerio Lan ministro sozialistak Toledoko Ituna ondo asko ezagutzen duela, eta gaineratu du hark “lehentasunezko” dituela pentsioak, komunikabideei emandako lehen elkarrizketan ministroak berak horrela azpimarratu duenez.
“Magdalena Valeriok pentsioen egoera aztertuko duela adierazi zuen, baina ez epe motzera begira, zerbait puntuala edo koiunturala bezala, baizik eta epe luzera begira. Esan zuen hori, eta lan erreformako artikuluak aldatuko dituela, langileendako gogorrenak diren artikuluak, hain justu ere”.