Gidari bat ikertu dute Soraluzen

Ubane Madera 2018ko eka. 11a, 09:53

Ertzaintzak hamahiru gidariri ireki dizkie eginbideak asteburu honetan alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik. Horien artean, bati Soraluzen. “Bat ez beste arau-hauste guztiak gauez edo goizeko lehenengo orduetan erregistratu dira”, esplikatu dute Segurtasun Sailetik.

Ertzaintzak hiru gidari atxilotu ditu eta beste hamar ikertu ditu asteburu honetan, bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. Horien artean sei gidari ikertu/inputatu zituen zapatuan, “alkohol-probetan tasa handiak eman ondoren”, bata, Soraluzen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.