Erromerixa Eguna lagun arteko giroan

Egoitz Unamuno 2018ko eka. 11a, 09:41

Herri musika eta dantza izan dira Ezoziko Erromerixa Eguneko protagonistak. Jende kopurua beste urte batzuetan batzuetan baino urriagoa izan bazen ere, lagun arteko giro ederrean igaro zuten eguna. Argazkiak: Fernan Oregi. 

Urtero moduan, goizean, dantzari eta musikariak Plaza Berrian elkartu ziren hamaiketakoa egiteko. Eguerdian, denak batera jo zuten Ezozirantz, eta han, Urratseko dantzariek dantza-ikuskizuna eskaini zuten plazan. Ostean, sukaldari taldeak prestatutako paella bazkaldu zuten berrogeiren bat lagunek, santutegiko atarian.

Arratsaldean, erromeriaren txanda izan zen. Imuntzo eta Belokik -Ander Pastoriza lagun hartuta-, denetariko doinuak jo zituzten; fandango eta arin arinak, mutikoak, polkak, salsa... Arrasateko gaiteroek girotuta, Larrain dantza ere egin zuten. Guztira, hiru bat orduz luzatu zen erromeria, gaueko 21:00ak aldera arte. 

Aurten Ezozira aurreko urteetan baino jende gutxixeago hurreratu bazen ere, argazkietan ikusten den moduan, bertaratu zirenek egun ederra pasatu zuten. 

   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.