Ezusteko txikia, Sagarrerrekan

Ubane Madera 2018ko eka. 8a, 19:18

Suhiltzaileak Sagarrerrekan, atzo.

Atzo, eguena, 21:00ak pasatuta zirela, abisua jaso zuten suhiltzaileek, Sagarrerrekako etxebizitza bateko garajetik kea irteten zebilela-eta. Suhiltzaileak bertaratu egin ziren, baina zorionez,  ez zuten esku-hartzerik egin behar izan.

Suhiltzaileek esplikatutakoaren arabera, etxebizitzako tximiniatik zetorren kea. Hori horrela, tximiniaren egoera aztertu zuten, badaezpada. Eta arriskurik ez zegoela ziurtatu ondoren, bestelako esku-hartzerik egiteke joan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.