Hain justu ere, udal langileek teilatuaren egoera aztertu zutenean konturatu ziren urak teilatutik lurrera bideratzeko zorrotena edo bajantea trabatuta, buxatuta zegoela. Iker Aldazabal alkateak emandako xehetasunen arabera, teilatuan freskagarri latak aurkitu zituzten, bertara botata.
Hodia trabatuta
Lata horiek pilatu eta buxadura eragin dute urak bideratzeko hodian, eta horren ondorioz, areagotu egin dira itoginak eta ur dezente sartu izan da gaztelekura.
Zentzu horretan, Soraluzeko Udaletik gogora ekarri dute kiroldegiko terrazan badaudela egon zakarrontziak, eta bertan egoten direnei haiek erabiltzeko eskatu diete.
Diru-laguntza
13.000 euro (BEZ barne) kostako da gaztelekuko itoginak konpontzea. Soraluzeko Udalak orain abiatu ditu lanak, Gipuzkoako Foru Aldunditik 10.000 euroko diru-laguntza jaso dutela aprobetxatuta.