Mendiari hesia, babesteko

Ubane Madera 2018ko eka. 7a, 09:35

Arribiribileta ingurua hesiz babestuta. Argazkia: Julian Ezenarro.

Iragarri zuten, eta gauzatu dute: hesitura ipini dute Arribiribileta zutarri inguruan, berau motorzaleengandik babesteko. Kartela ere ipini dute, inguru hura babestu beharrekoa dela adierazten duen dekretua badagoela gogora ekarrita.

Zaindu Arribiribileta dio ezenarrotar anaiek mendigaineko zutarria babesteko ipinitako hesiturako kartelak. Apirilean jakinarazi zuten mendigaineko lur gehienen jabe diren Julian eta Martin Ezenarro osintxuarrek hainbat eremu hesiz itxi egin behar zituztela, inguruan ibiltzen diren motorzaleengandik babesteko: “Motorzale okupa basati horiek zutarri ondotik ibiltzen direnez eta nahiz eta salaketa asko jarri agintariek ezer egiten ez dutenez, lur zati handi bat ixtea erabaki dugu”.

 

Bada esan eta egin. Dagoeneko hesitura ipini eta zutarrira gerturatzea galarazi dute modu horretan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.