Espaloiak garbitzen dabiltza Ezozibiden

Ubane Madera 2018ko eka. 6a, 11:11
Mankomunitateko langilea espaloiak garbitzen, goizean. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Gaurtik, eguaztena, espaloia garbitzeko lan bereziak egiten dabiltza Ezozibiden, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen eskutik. Ur-hoditeria nagusia aldatzeko lanak bukatu ondoren erabaki ditu Soraluzeko Udalak garbiketa-lanak ere egitea.

Espaloiak gainean duen geruza grisa kentzen duen makinarekin dabiltza Ezozibideko espaloiak garbitzen goizean goizetik.  

Obren ondorengo garbiketa

Han inguruko obrak bukatu direla aprobetxatuta erabaki du Soraluzeko Udalak espaloiari garbiketa berezia egitea, Ezozibideko 2. atarian hasi eta 14. atarira bitarteko espaloiari, hain zuzen ere.  

Besteak beste, gauza bera egin zuten Txurruken aldean ere, eta nabarikoa da sistema horri esker espaloiak berreskuratzen duen kolore zuria.