Ozpina belar-txarren aurka

Ubane Madera 2018ko eka. 6a, 09:51

Udal langilea gaztetxe aurrean, belar-txarrak kentzeko ozpina botatzen.

Egunotan udalerriko erdiguneko hainbat puntutan ozpin usaina igarriko du batek baino gehiagok. Udal langileak dihardute berau kaleetako eta espaloietako bazterretan botatzen. Helburua: bertan hazten diren belar-txarrak hiltzea. “Ozpina horretarako eraginkorra dela diote, eta gainera ez dago arazorik osasun aldetik”, esplikatu du Iker Aldazabal alkateak.

Plaza Zaharreko bazterretan, Plaza Berrian, eliz atarian, Zubi Nagusian, espaloi bazterretan… likidoa botatzeko makinarekin ozpina botatzen dihardu Udal langileak. Likido hori belar-txarrak eliminatzeko eraginkorra delako eta osasunarendako kaltegarria ez delako hasi da Soraluzeko Udala berau erabiltzen.