Asteburuko irteerarako nagusiek 35 euro ordaindu behar dute, eta umeek, berriz, 30 euro.
Asteburu-pasa izan arren, mendi taldetik argi utzi nahi dute hitzordua mendi irteera bat dela eta beraz, bi egunetan mendira joango direla.
Azpimarratu nahi dute, baita ere, oso talde handia izateak antolaketarako suposatzen duen zailtasun handia kontuan hartuta, eskertuko luketela, irteerak eta jatorduetako ordutegiak errespetatzea.
Bazkideendako
Horrekin batera, jakinarazi dute irteera hori bazkideentzat antolatu dutela, eta horien artean normalki mendira joaten direnek izango dutela lehentasuna. Bazkide ez direnak, tokia gelditzen bada bakarrik joan ahal izango dira, eta plaza mugatuak direla kontuan hartuta, bizkor ibiltzea komeni da izena ematerakoan.
Jakinarazpenak
Horrez aparte, honako oharrak helarazi dituzte:
Eraman beharrekoak:
1· Zapatu eta igandeko bazkaria.
2· Dutxako toalla, bainujantzi eta txankletak.
3· Bakoitzak behar dituen aldagarriak, baina ekipajea ahal den eta txikiena.
4· Bigarren egunerako ogia behar duenak, apuntatzerako orduan zenbat behar dituen esan eta
ordaindu beharko du. Euro bat ogi bakoitzeko.
Larunbata:
5· Irteera 8:30etan estazio kalean
6· Iritsi eta zuzenean mendira joango gara, beraz egun horretarako behar duzuena aparte eraman.
7· Menditik jaistean, eguraldi ona bada, hondartzara joango gara. Beraz horretarako behar duzuena
be aparte eraman.
8· Albergera joango gara. Ordua eguraldiaren arabera.
9· Denbora librean Hondarribin ibili gaitezke.
10·Afaria: 21:00
Igandea:
11·Gosaria:9:00
12·10:00etan mendi irteera.
13·Mendia eta gero, hondartzara joango gara.
14·17:00etan Soraluzera itzuliko gara.