Gaur herritar eta guraso bat baino gehiago ezustean harrapatu ditu eskolara bidean ikusi dituen ume taldeak. Udalerriko hainbat puntutan, geraleku bezala identifikatutako puntuetan 08:45ean elkartu, eta ume batzuk globoak eskuetan zituztela abiatu dira eskolara oinez, begiraleek eta guraso boluntarioek lagunduta.
Hezkuntza Proiektuaren ekimenez abiarazitako proiektua da, Eskola Bidea, umeak eskolara oinez eta seguru joan daitezen bultzatzeko.
Proba pilotua
15 egunetako proba pilotua estreinatu dute gaur, astelehena. Datorren ikasturte berrira begira proiektuak zela funtzionatzen duen ikusteko, eta aldaketarik egin behar den edo ez probatzeko.
Gaur uste baino ume gutxiagok parte hartu du ekimenean, baina litekeena da denborarekin ekimena gorpuzten joatea eta ume gehiago animatzea.
Bihar, martitzena, izango dute bigarren hitzordua neska-mutikoek, eskolara oinez joateko, 08:45ean abiatuta.