Berritasunik ez, oraingoz, pentsioen kontuan. Soraluzeko erretiratuak eta pentsiodunak fin-fin elkartu dira plazan asteleheneroko protestan. Berritasunen bat egon litekeelakoan bazeuden batzuk, baina. PPk, Senatuan, Espainiako aurrekontuekin zein jarrera izango duen oraindik orain argitu barik dagoen honetan.
Igoera zalantzan
Izan ere, aurrekontuei helegiteak aurkezteko aukera gaur bukatzen da, eta gobernutik bota berri duten alderdiak horrela eginez gero, hasiera batean, indargabe geratuko litzateke EAJk eta PPk aurrekontuen baitan adostutako KPIren araberako igoera, pentsioendakoa.