Langabezia, behera

Ubane Madera 2018ko eka. 4a, 12:30

Soraluze; ibaiko eskuma aldearen ikuspegia.

259 langaberekin itxi du maiatza Soraluzek, apirilean baino bost langabe gutxiagorekin, bada. Honenbestez, bigarren hilabetez jarraian behera egin du udalerriko langabe kopuruak. Maiatzean %13,82an kokatu da langabezia tasa.

264 langabe kontabilizatu zituzten apirilean, eta 259, berriz, maiatzean. Martxoan hartu zuen beheranzko bideari eutsi egin dio, bada oraingoz, langabezia tasak Soraluzen: %14,25ekoa zen martxoan, %13,82koa, berriz, bukatu berri dugun maiatzean. Kopurutan, apirilean baino bost langabe gutxiago kontabilizatu dituzte maiatzean.

Eskualdea udalerrika aztertuta, Elgoibarren eta Deban gora egin du langabe kopuruak; gainontzekoetan, berriz, Soraluzen moduan, behera egin du kopuru horrek. Orokorrean, bada, eskualdean jaitsi egin da langabe kopurua: 2.906 langabe izan ziren apirilean, eta 2.881 langabe, berriz, maiatzean. 

Soraluze okerren

Edozein modutan, hori bai, Soraluzek segitzen du izaten langabezia tasarik altuena Debabarrenean, Eibarren atzetik.

Honakoak dira udalerriz udalerriko datuak:

  • Deba: 190 langabe- %1,73ko tasa
  • Eibar: 1.653 langabe-%12,97ko tasa
  • Elgoibar: 516 langabe-%9,33ko tasa
  • Mendaro: 76 langabe- %7,68ko tasa
  • Mutriku: 187 langabe- %7,03ko tasa
  • Soraluze: 259 langabe- %13,83ko tasa
  • Debabarrena, guztira: 2.881 langabe-%10,89ko tasa