Ur hodiak aldatzeko obrak, Gipuzkoa Etorbidean, bihartik

Ubane Madera 2018ko eka. 3a, 12:03

Gipuzkoa Etorbideko puntu horretatik hasiko dituzte obrak. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Ur Partzuergoak hornidurako hodia aldatu egin behar du Gipuzkoa Etorbidean. Bertako atarietako ur-hartuneak ere aldatzeko aukera emango dute. Bihar, astelehena, hasiko dituzte lanak. Gipuzkoa Etorbideko parketik 24. zenbakirainoko tartean aldatuko dute hodi nagusia.

Lurra pikatzen hasiko dira bihar, astelehena, Gipuzkoa Etorbideko parkean. Handik hasiko dira gero ur hoditeria aldatzen, Gipuzkoa Etorbideko 24. atariraino. Aurreikuspena da lanek sei aste irautea.

Ur eteteak

Litekeena da obrak egiteko ur mozketaren bat egin beharra izatea, baina jakinarazi dute hala egin behar bada, 24 ordu lehenago abisatuko dutela.

Inguruko atarietan dagoeneko ipini dute obren gaineko informazioa. Izan ere, ur hornidurarako hodi nagusia aldatu behar dutela-eta, aukera emango zaie bertako bizilagunei atarietara doazen ur-hartuneak (ur akometidak) aldatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.