Artisauen azoka izango da, bihar domeka

Ubane Madera 2018ko eka. 2a, 09:36

Artisauak azokan.

Eskulangintza azoka izango da bihar, domeka, Zubi Nagusian. Soraluzeko artisauek eskuz landutako produktuak ipiniko dituzte ikusgai eta salgai: narrua, bitxiak, serigrafia, gazta...

11:00-14:30ak bitartean jarriko dituzte postuak. «Sasoi ona da udaberri-udako produktu berriak erakusteko. Eta bihar Euskal Jaiak kanpotik ere bisitariak ekarriko dituela aprobetxatuta ipiniko dugu azoka», esplikatu du Lorea de Castrok, artisauetako batek.

Janztekoak eta jatekoak

Zazpi bat postu izango dira Zubi Nagusian bihar: «Izango dira narruz egindako produktuak, bitxiak, joskintza, gazta eta serigrafia», gaineratu du De Castrok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.