Atzo arratsaldean eten egin zuten doako azterketa eta euriarendako tratamendu zerbitzua, euri arriskuarengatik. Ikusita, baina, azkenean ez zuela euririk egin, gaur eutsi egingo diote eskaintzari Mapfrekoek eta Carglassekoek, abisu horia aktibatuta egon arren.
Azken orduak
Eguerdi partera arte, hainbat izan dira bertatik pasatu diren ibilgailailuak. Euria bizkorrago labantzeko tratamentua ematen diete lehenengo Erregetxetik pasatzen diren autoei Carglasseko langileek. Eta ondoren, mekaniko batek motorraren egoera, olioaren eta uraren maila eta beste aztertzen ditu.
Arratsaldean 18:30ak arte egongo dira bertan, eta bihar, zapatua, goizez. Hain justu, azken ordu hauetan espero dituzte ibilgailu gehien bertaratzea.