Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko neska-mutikoen dantza saioekin hasi zuten Elkarbizitza Eguna, patioko aterpean. Eta haren bueltan segitu zuen jaiak Atxolin Guraso Elkartearen eskutik izan zen ondorengo txokolatada gozoarekin eta jolasekin.
Eskola orduen ondoren hasi zen jaia iluntzean bukatu zen, nahiz eta askok etxeratzeko gogo gutxi izan, gustura asko ibili ziren-eta, atzo eskolak eskainitako jaian.