Kiroldegian galdutakoak erakusgai

Ubane Madera 2018ko mai. 31a, 14:40

Kiroldegian galdutako jantziekin-eta ipinitako mahaia.

Atzotik, eguaztena, eta datozen bi asteotan, kiroldegiko erabiltzaileek galdutako jantziak eta oinetakoak ikusgai izango dira kiroldegiko sarreran ipinitako mahaian, jabeek berreskura ditzaten.

Ohi duten moduan, 15 egun emango dituzte galdutakoak berreskuratzeko. Epea bukatutakoan, bertan geratu diren jantziak eta oinetakoak jantzien edukiontzira eramango dituzte, berrerabili ditzaten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.