Soraluzeko txistularien kalejirarekin hasiko dute domekan eguna; ondoren, Debagoieneko gonbidatuak iritsi eta berehala ongi-etorria egingo zaie eta hamarretakoa eman; 11:30ean, berriz, taldeka banatu eta kalez kale dantza-erakustaldiak egingo dituzte.
Alarde bi
Goiza borobiltzeko 13:00etan alardea egingo dute guztiek batera, Plaza Zaharrean. Haren ondoren, dantzari gehienek herritarren etxeetan bazkalduko dute; txistulariek eta arduradunek, berriz, kalejira-txikiteoa egingo dute 14:00ak aldera eta gero bazkaria, Arrano tabernan.
Arratsaldeko jardunari dagokionez, berriz, 17:00etan ekingo diote atzera ere dantzari, alardea eginez.
Joan den astean Aretxabaletan izan ziren Soraluzeko Txistulariak eta Urrats Dantza Taldeko dantzariak.