Aretoa umez, irakaslez eta gurasoz lepo zela taularatu zuten Sushi dragoiaren istorioa, beren beregi atzoko kontzertu pedagogikorako Soraluzeko Musika Eskolako irakasleek asmatutakoa.
Elkarrekin abestu
Japoniako mitologian inspiratuta, hango ikurrekin antzokia dekoratuta, “soraluzetartu” egin zuten kontakizuna, eta musikaz lagunduta kontatu zuten musika asmatu zuen dragoiaren istorioa. Laburbilduz, herritarrak elkarren artean haserretu izanak gaixotu eragin zuen Sushi dragoia, eta musika eginez elkarrekin adiskidetu zirenean osatu zen atzera ere herensugea.
Amaiera pozgarria ospatzeko, birritan abestu zuten Ametsak ez dauka inongo mugarik kantua, musika eskolako ikasleek zein kontzertua entzutera joan ziren eskolako ikasleek, elkarrekin.