Zibak dantzan ibili ziren, Plaza Berrian

Ubane Madera 2018ko mai. 30a, 19:40

Ziba lehiaketako irabazleak, nagusien mailan. Argazkiak: Itziar Agirre.

Plaza Berria ziba-zaleen topagune bilakatu zen atzo, martitzena, Jose Moralesen, Ekuadorreko, Mexikoko eta Espainiako ziba txapeldunaren eskutik. Erakustaldia eta lehiaketa antolatu zituen bertaratu zirenendako. 

Borobilean jarrita, ziba-txapeldunak zibarekin egiten dituen jokoak eta abileziak erakutsi zituen inguruan adi-adi zituen neska-mutikoen aurrean.

Ondoren, lehiaketa antolatu zuen, bi mailatan: nagusiak eta umeak. Gogotsu jardun zuten guztiek ere. Eta horien artean ondoen eutsi zioten hirurak honakoak izan ziren:

Umeen mailan:

Beñat, Diah Dim eta Adam.

Nagusien mailan:

Oihan, Eneko eta Hamsa.

Irabazleek ziba jaso zuten opari, besteak beste. Baita bertaratu ziren bestelako hainbat umek ere, haien artean ere banatu zituen Jose Moralesek ziba batzuk-eta.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.