“Erregetxetik pasatzen diren guztiendako da eskaintza hori, izan gure bezero edo ez”, azpimarratu du Ainhoa Ibartzabalek, Soraluze Zerbitzuak enpresako ugazabak: “Soraluzekoendako, Eibarkoendako, Elgoibarkoendako… Erregetxera datozen guztiendako. Erregetxean egongo gara 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era, eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara”, gaineratu du Ibartzabalek.
Txanda barik
Hain justu ere, Erregetxearen atzeko partean argazkikoa moduko karpa ikusgarria ipiniko dute eta aurre-azterketak egiteko mekanikari bat etorriko da: “Argiak, erruberak, olio kontuak… begiratzen dituzte”, esplikatu du Mapfreko Soraluzeko arduradunak. Hark esandakoaren arabera, azterketa hori egiteko ez da txandarik hartu behar aldez aurretik, Erregetxera bertaratu eta ilara baldin badago itxaron; besterik ez.
Kristalendako tratamendua
Mekanikariaz aparte, Erregetxera etorriko dira, baita ere “Carglass enpresako langileak”. Izan ere, ibilgailuen kristaletan euriarendako tratamendua emango dute, doan hori ere. Kristaletan ematen duten geruza moduko bat da hori; hura emanda, euri ura bizkorrago kentzen da kristaletatik.
Oparitxoa
“Eta datozen guztiei oparitxoa ere emango diegu”, bukatu du Ainhoa Ibartzabalek, herritarrak aurre-azterketa eta tratamendua hartzera gonbidatzeaz batera.