Nagusien lehiaketari dagokionez, goizetik eguerdira tartea izan zuten margolanak egin eta aurkezteko; eta 17:00etan, berriz, banatu zituzten sariak, kiroldegiko erakusketa gelan.
Haur eta gazte lehiaketari dagokionez, berriz, 11:00etan hasi ziren margotzen, Plaza Berrian gehienak, handik gertu beste batzuk. 81 neska-mutiko aurkeztu ziren lehiaketara. Mailaka banatu zituzten gero sariak.
Haurrak eta gazteak
Hori horrela, saridunak honakoak izan ziren:
- DBHn: Mayara Zarobe eta Ainhoa Gonzalez.
- 5-6. mailan: Naia Arana eta Gorka de Cos.
- 3-4. mailan: Unax Rodriguez, Amaia Gonzalez eta Marian Zhunoula
- 1-2. mailan: Libe Sudupe, Maddi Oregi eta Eñaut Ibarzabal
- Haur Hezkuntzan: Zilya, Maren Aldazabal eta Aya Sadoune