Arin zauritu dira ibaira jausitako autoan zihoazenak

Ubane Madera 2018ko mai. 28a, 20:03

17:00ak inguruan Citroen C5 markako autoa jausi egin da Deba ibaira, Eibarko noranzkoan. Zorionez, barruan zihoazen bi emakumeak euren kabuz irten dira autotik, eta gero suhiltzaileak bertaratu direnean euren kabuz igo dira ere, suhiltzaileen eskaileratik. Hala ere, badaezpada, Mendaroko ospitalera eraman dituzte.

Suhiltzaileek jakinarazitakoaren arabera, 17:17an ja eskaileratik igo eta ibaitik irtenda zeuden. Beraz, ezusteko handia bai, baina zauri larririk ez dute izan auto barruan zihoazen bi emakumeek.

Errepidetik irten da

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, berriz, autoa errepidetik irten eta ibaira jausi egin da, ez du beste ibilgailuren batekin-edo talkarik izan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.