Astelehenero plazan, hilean behin kalez kale

Ubane Madera 2018ko mai. 28a, 16:02

Aspertzetik urruti, azken deialdietan baino herritar gehiago elkartu da gaur Plaza Berrian pentsioen aldeko asteroko hitzorduan. Gaurkoan, gainera, manifestazioa egin dute elkarretaratzea egin beharrean, eta horrela izango da hileko azkeneko astelehen guztietan.

Zapatuan Donostian ere izan ziren soraluzetarrak pentsioen alde bertan egindako manifestazioan parte hartzen. Hala ere, nekaezinak direla dirudi, ezen kale egin barik, gaur ere tinko eutsi diote protestari eta Plaza Berrian 12:00etan elkartu ondoren, kalez kale abiatu dira, manifestazioan. 

100 bat lagun

Izan ere, aurrerantzean hileko azkeneko astelehenetan halaxe egingo dute: elkarretaratzea barik, manifestazioa. 

Gainera, azken asteotan bertarau izan den herritar kopuruak beherakada txikitxoa izan ondoren, gaur atzera ere 100 bat herritarrek bat egin du pentsio duinak eskatzeko mobilizazioan.