Aldundiaren arabera, enpresen erabakitze guneak Gipuzkoan bertan mantentzeko garrantzitsua da, langileen partaidetza bultzatzea, bai kapitalean eta bai kudeaketan.
Aurten programara bideratuko den diru kopuruari dagokionez, 660.000 euro izango dira enpresetan pertsonen partaidetzako antolakuntza ereduak bultzatzeko proiektuak finantzatzeko, eta 440.000 euro pertsonen partaidetzako antolakuntza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema sustatzeko. Interesa dutenek, eskaera orria eta dokumentazioa aurkituko dituzte sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa webgunean .
Aldundiko gobernu kontseiluak erabaki dugizarte ekimeneko enplegu zentro bereziei edo gizarteratze enpresei eskubidea erreserbatzea kontratu jakin batzuen edo horien sorta jakin batzuen esleipen prozeduretan parte hartzeko. Erreserbatutako kontratuen zenbatekoa, gutxienez, %4koa izango da.