Zapatuan, erdigunea ibilgailuendako itxita

Ubane Madera 2018ko mai. 23a, 15:29

Piraguak ibaira sartzeko gertu, iazko Kirol Egunean.

Kirol Eguna izango da zapatuan Soraluzen. Eta haren bueltako ekitaldiak Plaza Zaharrean, Zubi Nagusian eta Erregetxen egingo dituzte (zumba, oreka tailerra, rapela…). Hori dela-eta, erdigune guztia itxi egingo dute ibilgailuendako, 10:30etik. Era berean, ordurako Zubi Nagusian aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratu egin beharko dira.

Kirol Egunari dagokionez, sei kirol jarduera probatzeko edo ikusteko aukera izango da zapatuan: 

  • 10:30-13:30ean, piraguismoa. 
  • 11:00etatik 14:00etara, oreka tailerra (Plaza Zaharrean).
  • 11:00-14:00etara, rapela Erregetxen.
  • 12:30-14:00etara, zumba Zubi Nagusian.
  • 19:00etan, raketisten partidua, frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.