Bestela esanda, lokaztuta dator Deba ibaia. Eta horregatik dauka horrelako marroi kolorea. Edozein modutan, atzoko kolore marroi indartsuak hainbat herritarren kezka eragin zuen, eta alkatea bera ere URA Agentziarekin jarri da harremanetan egoeraz galdetzeko.
Araotzetik
Hark emandako informazioaren arabera, maiatzaren 21ean botatako ekaitzaren ondorioz Oñatin Araotz inguruan erreka bat erabat lokaztu da eta horren ondorioz Deba ibaia itsasoratu arte marroi-marroi dihoa. Hala esplikatu dio berari URA Agentziako isurketen arduradunak.
Orain, gainera, ibaian ufalik ez dagoenez, indar gutxiago dauka lokatz hori eramateko, eta horregatik daramatza bi egun marroituta.