Hiru aktuazio nagusi egin dituzte Gabolats kaleko aldapatik Ezozibideko biribilgunerainoko tartean: kalea maila bakarrean ipini, plataforma bakarrean, alegia; kalea altxatu behar zutela aprobetxatuz, aldapa hasieratik Ezozi bideko biribilgunerainoko saneamendu hoditeria berritu (bide batez ur zikinen eta euri uren hoditeriak banandu egin dituzte), eta, horrekin batera, Gabolats kaleko 36. atariko eskailera kendu egin dute. Aldapako baranda ere berritu egin dute.
Otsailean bertan lanean
Urtarrilaren amaieran hasi zituzten Gabolats kaleko urbanizazio obren prestatze lanak. Aurreikusitakoa baino luzeago joan dira lanak, hain justu, euri uren eta ur zikinen hoditeria banandu beharrak eraginda, ezustekoa izan da-eta, hori horrela aurkitzea.
Construcciones Morga S.L. enpresak egin ditu obrak. Eta Gabolatsekoak bukatuta, orain enpresa berberak egingo ditu Calonge kaleko 1, 2 eta 3. atarietako irisgarritasuna bermatzeko obrak: eskailerak kendu eta haien lekuan aldapa ipini.