Koloreak eta musika, LGTBIfobiaren kontra

Ubane Madera 2018ko mai. 20a, 09:34

Musika eta pintxoak lagun, hainbat herritar elkartu ziren atzo, zapatua, eguerdi partean Zubi Nagusian, bertako zebrabidea ortzadarraren koloreez margotzeko. Helburua: homofobiaren eta trans-fobiaren kontrako nazioarteko egunaren bueltan (maiatzaren 17), halako jarrerak gaitzetsi eta salatzen direla erakustaraztea. 

Herritarrekin batera, margotze lanetan parte hartu zuten ere Korner Moreko eta Soraluzeko Udaleko ordezkariek. 

Soraluzeko Udaletxeko balkoiko pankartak dioen modura, "heterosexualitatea ez da noramala, arrunta baizik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.