Arroitajauregi eta Cano gaur Soraluzen

Ubane Madera 2018ko mai. 18a, 09:54

Aorritajauregi eta Cano, 'Porto' ikuskizuna egiten. Argazkia: Oihaneder.

Maite Arroitajauregi Mursego eibartarrak eta Harkaitz Cano lasartearrak Porto ikuskizuna taularatuko dute gaur, 22:00etan, Soraluzeko Herri Antzokian. Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren barruan egingo dute kantua eta spoken poetry jeneroak uztartzen dituen ikuskizuna.

Gure gaur egungo bizimoduaren ikuspuntu liriko-umoristikoa eskaintzen dute bi artistek, ardoaren gaia aitzakia hartuta, Porto ikuskizunaren bitartez.

Egile anitzen testuak

Rafa Berio, Fernando Pessoa, Charles Baudelaire, Bessie Smith eta beste hainbat egileren testuetan oinarrituta landutako kantuekin eta poemekin egindako ikuskizuna da, hain justu ere. 2015ean estreinatut zuten ikuskizun hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.