Rock and roll-a bihar gaztetxean, Oso Basatis eta MICEren eskutik

Ubane Madera 2018ko mai. 17a, 14:58

Rock doinuek gaztetxea beteko dute bihar, barikua, kontzertua eskainiko duten Soraluzeko Oso Basatis taldearen “rock and roll basatiarekin” eta Eibarko MICE musikariaren bakarkako lehen laneko doinuekin, 22:30ean hasita. Bost euro da sarrera. Tripafestak antolatu du kontzertua.

Etxean joko du kontzertua Oso Basatis taldeak. Jonek, Kiruk, Ekaitzek eta Anttonek osatzen duten Oso Basatis taldea 2015ean sortu zen “ezenatokietan Rock and Roll eta jai giroa uztartzeko”, eurek dioten moduan. 2017an euren lehenengo lana aurkeztu zuten, autoproduzitutako maketa: Rockandroll Basatia!! Trapera, Motor, Sonics, Mc5, Hellacopters, Ncc, Rolling, Stooges.…moduko taldeen doinuekin.

Miren Narbaiza Martiartu

Orain arteko lanik pertsonalena aurkeztera etorriko da, berriz, Miren Narbaiza Martiartu eibartarra, MICE izenarenpean. Napoka Irian jardun ondoren, bakarkako ibilbideari egin dio Narbaizak bere lehen diskoaren bitartez. 2017an grabatu zuen berau, Berako Atala estudioan Iñigo Irazokirekin, Joseba Baleztenak ekoiztuta eta Jonan Ordorikak masterizatuta. Zortzi kantuz osatuta dago. 

Erlazionatuak

Oso Basatis taldearen diskoa

Ubane Madera 2018 mai 17 Soraluze