Koba, museoa eta beste ikusi zituzten bertatik bertara

Ubane Madera 2018ko mai. 13a, 13:12

Zugarramurdi inguruak ezagutu zituen Soraluzeko erretiratu kuadrilak Itxaropena elkartearen eskutik egindako txangoan. Bertako kobazulo ikusgarria eta sorginen museoa bisitatu zituzten, besteak beste.

Egun pasa joan ziren Nafarroara eguaztenean soraluzetarrak. Giro ederrean ibili zirela kontatu dute. Horren seinale, autobus gidaria bera ere taldera batu eta alboka «erakustaldia» eta guzti egin zien Zugarramurdiko kobazuloan.

Ikusi beharrekoak ikusi eta gero, elkarrekin bazkalduz borobildu zuten Itxaropena elkarteak antolatutako azken irteera.

Argazkiak: Sergio Zabala eta Maria Antonia Txurruka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.