Hain zuzen ere, eta kooperatibaren obrari dagokionez, egunotan bukatuko dute. Atzo, eguena, kendu zuten fatxadako obra egiteko erabili duten aldamioa, eta Loiola izena duen etxeak agerian du itxura berritua.
'Loiola' etxea
Deigarriena, jakina, ate automatikoa da, sarrera alderik alde hartzen duena. Baina agerikoak dira, baita ere, leihoetan egin dituzten aldaketak, besteak beste. Dotore ikusten da 1970ean jatorrizko Loiola etxearen lekuan eraiki zuten berria (armarria gorde egin zuten eta jatorrizko Loiola etxearena da).
Zuzendaritza aldaketa
Itxura berritu horrekin egingo dute, bada, aurtengo batzar nagusia datorren martitzenean. Zazpi puntuko gai-zerrenda iragarri dute. Horien artean, langai izango dute balantze ekonomikoa, emaitzen banaketa, bazkideen altak eta bajak eta batzorde zuzendariaren eta kontseilu zaindariaren aukeraketa.
Batzar horretara begira, jakinarazi dute kontuak bazkide guztien esku daudela Kooperatiban bertan.