Basurde ugari, Mendiola industrialde inguruan

Ubane Madera 2018ko mai. 10a, 15:09

Atzo iluntzean grabatutako bideoak erakusten duen moduan, trankil asko zebiltzan basurdeak Mendiola industrialde pareko paretatik gorako belardian. “Gehiago ere bazebiltzan, baita goiko aldean ere; ikusgarria zen, ze kantitate eta ze neurri desberdinetakoak”, kontatu du bideoa grabatu duen Frantziska Iraolagotiak.

Kezka ere partekatu du Iraolagoitiak horri buruz, ondo dioen moduan, “lehen mendietan ibiltzen ziren eta orain kalean. Bideokoak Mendiola industrialdeko zubiaren aurreko pareta gainean zebiltzan”, jakinarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.