Denetik egiten du: chupeteroak, sonajeroak, mantak, zaku terapeutikoak… Eta helduen eskariak tarteko, haiendako pitxiak eta osagarriak ere bai: “Belarritakoak, zintzilikarioak, kapazoak… eta transfer metodoarekin eta plantxa berezi batekin, gero eta produktu gehiago: norberak nahi duen marrazkiarekin poltsa, zaku… pertsonalizatuak, kuxinak jaioberriendako… eskarietara eta beharretara egokitzen ahalegintzen naiz”.
Enkarguz, azoketan…
Kilika itxi behar izan zuenean (2013) hasi zen buru-belarri eskulanak egiten. Orduan zabaldu zuen facebookeko orria. Eta orain Fanny mertzeria-dendan, Elgoibarko Agurtzane ile-apaindegian eta Instagramen ere eskura daitezke. “Eta azoketan. Soraluzekoetan ibili naiz” (…) “Enkarguz, umeendako gauzak eskatzen dizkidate gehien: mantak, panpin anti-kolikoak… Azoketan, berriz, gehiago saltzen dira pitxiak, azokan ikusi ahal direlako”.
Enkarguak facebooketik, whatsappez, azoketan eta ahoz aho jasotzen ditu: “Kanpotik ere bai, adibidez, Legazpi, Bergara, Eibar, Elgoibar, Ermuatik…Madrildik ere jaso izan ditut. Hori bai, enkargu gehienak herritarrek egiten dizkidate”.
Material homologatuak
Bestalde, materialak asko zaintzen ditu: “Umeendako egurrezko pieza guztiak homologatutakoak dira, Alemanian egindakoak, legeak betetzen dituztenak. Silikonazkoak, berriz, BPA bakoak dira; material toxikorik gabeak. Horrekin batera, segurtasuna oso kontuan izaten dut: adibidez, chupeteroak ez dira jostailuak eta asko zaindu behar da seguruak izan daitezen, ez dadin ezustekorik gertatu”.Halaber, pitxiak egiteko materialak ere asko, bereziak izaten dira: ”Harri naturalak, altzairu herdoilgaitza, zamak, harri bolkanikoak, swarovski kristala…”.
Lan ugari egin arren, baina, Nuria Muro ez da bizi eskulanak egitetik: “Zaletasun moduan daukat; etorkizunera begira ez litzaidake inportako hortik bizitzea, baina ez da erraza”.
Harremanetarako: 655 73 08 52; Facebook eta Instagram