Soraluzeko trikiti eta pandero-jole gazteek bat egin zuten Antzuolan bertako eta inguruko 270 bat trikitilari eta pandero-jolerekin: Bergarakoekin, Arrasatekoekin, Oñatikoekin, Aretxabaletakoekin, Eskoriatzakoekin, Aramaiokoekin, Zumarraga-Urretxukoekin eta Bermeokoekin.
Hurrengoa Soraluzen
Halakoetan ohi denez, guztien artean kalejira egin eta besteak beste, kontzertu modura, talde bakoitzak pieza bana interpretatu zzuten.
Jakinarazi zuten, halaber, datorren urtean egun hori berori, 2019an Debagoeineko XV. Trikitixa Eguna izango dena, Soraluzen ospatuko dutela.
(Bideoa eta argazkia: Ezozi Arrillaga).