Domeka goizaldean, 04:00ak inguruan zaratak antzeman zituzten Etxaburueta kalean inguruko bizilagunek. Momentuan inork ez zuen abisurik eman, baina hurrengo egunean, Itxaropena elkartea zabaltzera joan zirenean konturatu ziren elkartera sartzen ahalegindu zirela.
Igor Gomezek, Itxaropena elkarteko kudeatzaileak esplikatutakoaren arabera, bi sarraila ditu Itxaropena elkarteko sarrerako ateak, “behekoa guztiz apurtu zuten, baina goikoa ezin izan zuten apurtu, horri esker ez dira sartu”.
Abisatu
Gertakariaren gaineko salaketa aurkeztu du Gomezek Soraluzeko Udaltzaingoan. Azken horiek, besteak beste, gomendatu dute halako kasuetan, zarata arraroak eta ezohikoak, edo desorduetan zaratak entzuten diren kasuetan hobeto dela norbaiti abisatzea,“etorriko dira, begiratuko dute, eta ez bada ezer, ba ez da ezer, baina hobe da abisatzea”.