Hain zuzen ere, Pentsionistak Martxan, Duintasuna Elkartea, Arabako Pentsionistak Lanean eta Pentsionistak Aurrera elkarteen manifestuan lau aldarrikapen defendatzen dituzte: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, “Europako Gutun Sozialaren irizpideak jarraituz; pentsioen igoera “bizitza-garestitzearen neurrikoa” izatea; “emakumeen eta gizonen pentsioen arteko arrakala gainditzea” eta “pentsioak gutxitu eta pribatizatu eta lana prekarizatzen duten pentsio eta lan-erreformak ezabatzea”.
Legez bermatu
Halaber, erakundeei exijitzen diete aldarrikapen horiek legez berma ditzaten, eta Pentsio Sistema Publikoa “ziurtatze aldera, beharrezko neurriak har ditzaten”.
Hori aldarri, asteleheneroko elkarretaratzeei eusteko deia egin zuten manifestuaren bitartez, eta bestela egiten diren mobilizazio handiagoetan parte hartzeko deia ere bai, maiatzaren 26an hiri nagusienetan egin nahi diren manifestazioetan, kasu.