Habiak egin, haien garrantziaren eta erabilpenaren gaineko azalpenak jaso eta ondoren egindako habiak udalerriko hainbat puntutako zuhaitzetan ipini dituzte gaur goizean eskolako gazteek.
'Txoribox'
Guztira 10 habia eraiki dituzte, eta besteak beste, parkeetan eta bidegorriaren hasierako zuhaitzetan ipini dituzte, zintzilikatzeko makila batekin lagunduta. Haiek gero zela zaindu ere esplikatu diete egitasmoan lagun izan dituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saileko eta eskolako adituak.
Txoribox izenarekin bataiatu dute Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Batzordeak antolatutako ekimena.